Patologia zerbikala eta kolposkopia

Patologia Zerbikaleko eta Kolposkopiako Unitatearen helburua umetoki-lepoko minbiziaren prebentzioa da. Espainian, 2.000 emakume baino gehiagok hartzen dute gaixotasun hori urtero.

Umetoki-lepoko minbizia giza papilomaren birusaren (GPB) infekzio iraunkorrak eragiten du, eta sexu-transmisiokoa da.

Birus hori traktu genitalean detektatzeko eta birus horrek eragindako lesioak aztertzeko, Ginekologia eta Obstetriziako Espainiako Elkarteko (SEGO) aditu talde batek umetoki-lepoko minbiziaren prebentziorako SEGO onkogida izenekoetan emandako gomendioei jarraitzen zaie. Onkogida horietan, zitologiak eta GPBaren zehaztapenak egiteko aukera gomendatzen da, adinaren eta sexu-ohituren arabera.

GPBaren aurkako txertaketa eraginkorra izan da umetoki-lepoko minbizien % 70 baino gehiago eragiten dituzten GPB motez babesteko.