In vitroernalketa

In vitro ernalketa (IVE) obozito bat laborategian (in vitro) ernaltzean datza. Horretarako, hainbat prozedura erabiltzen dira (hala nola IVE konbentzionala eta ICSI) eta emaitzazko enbrioia umetokiaren barrura transferitzen da. IVEaren ondoriozko aldagai guztiak lantzen dira (semen propioa edo emailearena erabiltzea, obozito propioak edo emailearenak erabiltzea edota enbrioien diagnostiko genetiko bat egitea).

Laguntza bidezko ugalketako zentroetan gehien egiten den prozedura da, eta arrakastarik handiena duena da, zalantzarik gabe. Dauden aukera guztiak kontuan hartuta, prozedura amaitzean emakume batek haurdun geratzeko dituen aukerak % 90era iristen dira.

Obozito propioekin egindako in vitro ernalketak honako etapa hauek ditu:

  • Obulutegien estimulazioa:Emakumeak obulutegiak estimulatzeko tratamendu bat hartzean datza, eta obozito kopuru egokia lortzea du helburu. Estimulazioak 8-10 eguneko iraupena izan ohi du, eta 2 edo 3 ekografia egiten dira aldi horretan.
  • Obuluen lorpena: Obulutegien estimulazioaren bidez folikuluen garapen egokia lortu ondoren, obulutegien ziztada egiten da. Prozedura hori baginatik egiten da, kontrol ekografikopean, eta anestesia lokalarekin edo sedazioarekin egin daiteke. 10 minutu inguruko iraupena du, eta ez da emakumea ospitaleratu behar.
  • Ernalketa: Lortutako obozitoak ernalketa klasiko bidez (IVE) edo espermatozoideen injekzio intrazitoplasmatiko bidez (ICSI) ernaldu daitezke. Obozitoak inkubagailu egoki batean sartu (Embryoscope+™) eta etengabe monitorizatzen dira bertan. rnaldutako enbrioiak ondorengo egunetan garatuko dira, eta hautatu egingo dira, irizpide morfozinetikoen edo irizpide genetikoen bidez (ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa aneuploidien kasuan, EADG), amaren umetokiaren barrura transferitzeko.
  • Umetoki barneko transferentzia: Enbrioia kateter mehe baten bidez transferitzen da amaren umetokira. Prozedura horrek ez du anestesiarik behar, eta jasaten den ondoeza ez da azterketa ginekologiko normal batean jasaten dena baino handiagoa.

Prozesu osoak 14-16 eguneko iraupena du gehienez, eta bi bisita egin behar dira klinikara kontrol ekografiak egiteko, beste bisita bat ziztada egiteko (bikotekideak ere joan behar du, semen propioa erabiltzen bada), eta beste bat transferentziarako.

Haurdunaldi-proba (tratamenduaren barruan) 10-12 egunetan egingo da. Era horretan, hilabete baino lehen, emakumeak haurdun dagoen ala ez jakingo du.