Emakumea eta gizona

Gaur egun, munduko 6 bikotetik 1ek ditu ernalezintasun-arazoak.
Dauden arazo nagusietako bat bikoteek haurdun geratzeko adina atzeratzea da. Hainbat faktore direla eta (hala nola lan-egonkortasuna bilatzea), adin hori gero eta handiagoa da, eta horrek arazo larri bat sortzen du: emakumeak zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta okerragoa da obulu-erreserba, obuluen kalitateari zein kantitateari dagokionez.

Reproducción Bilbao-n, modu pertsonalizatuan ekiten diogu kasu bakoitzari. Zuen ugalketa-osasunaren egoera aztertzen dugu, eta haurdun geratzeko biderik onena erabakitzen dugu elkarrekin.

Gure talde osoak, azken teknologia eta diseinuko laborategiak eta gure etengabeko ikerketa-lanak berme guztiak eskaintzen ditu haurdunaldia arrakastarekin lortzeko.

Ernalezintasun-arazo nagusiak:

Gaur egun, kontsultetan tratatzen ditugun kasuen % 40 inguru gizonezkoenak dira, eta beste % 40, berriz, emakumeenak.
Gainera, kasuen % 20 ingurutan, arazoa bi bikotekideena da.

Emakumeen kasuan, arazo nagusiak honako hauen ondorioz agertzen dira:

  • Amaren adin handia
  • Enbrioia osatzea eragozten duten lesioak Falopioren tronpetan
  • Endometriosia
  • Sexu-transmisioko gaixotasunak
  • Miomak, atxikidurak edo umetokiaren anatomiaren beste alterazio batzuk
  • Obesitatea edo elikaduraren beste nahasmendu batzuk, hala nola anorexia
  • Arazoak obulazio-prozesuan (hala nola obulutegi polikistikoaren sindromea)

Gizonezkoen ernalezintasun-arazo nagusiak, berriz, honako hauek dira:

  • Semenaren kalitateari lotutako arazoak sortzen dituzten alterazioak testikuluen funtzioan, hala nola azoospermia, oligospermia, astenospermia, teratospermia eta abar.
  • Hodi deferenteen buxadura, infekzioak, inpotentzia eta abar.
  • Ugaltze-aparatuaren anomaliak.
  • Obesitatea, tabakismoa eta osasungarria ez den bizi-estiloa.

Tratamenduak

Umetoki barneko intseminazioa
In vitro ernalketa
Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
Obozito-ematea
Enbrioien bitrifikazioa
Testikuluetako biopsia