Emakumea eta gizona
Ordutegia
- Astel-Oste 08:00h – 20:00h
Ostirala 08:00h – 15:00h
Larunbata 09:00h – 15:00h
Kontaktua
-
+34 946 11 12 13

Gaur egun, munduko 6 bikotetik 1ek ditu ernalezintasun-arazoak.
Dauden arazo nagusietako bat bikoteek haurdun geratzeko adina atzeratzea da. Hainbat faktore direla eta (hala nola lan-egonkortasuna bilatzea), adin hori gero eta handiagoa da, eta horrek arazo larri bat sortzen du: emakumeak zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta okerragoa da obulu-erreserba, obuluen kalitateari zein kantitateari dagokionez.
Reproducción Bilbao-n, modu pertsonalizatuan ekiten diogu kasu bakoitzari. Zuen ugalketa-osasunaren egoera aztertzen dugu, eta haurdun geratzeko biderik onena erabakitzen dugu elkarrekin.
Gure talde osoak, azken teknologia eta diseinuko laborategiak eta gure etengabeko ikerketa-lanak berme guztiak eskaintzen ditu haurdunaldia arrakastarekin lortzeko.
Ernalezintasun-arazo nagusiak:
Gaur egun, kontsultetan tratatzen ditugun kasuen % 40 inguru gizonezkoenak dira, eta beste % 40, berriz, emakumeenak.
Gainera, kasuen % 20 ingurutan, arazoa bi bikotekideena da.
Emakumeen kasuan, arazo nagusiak honako hauen ondorioz agertzen dira:
- Amaren adin handia
- Enbrioia osatzea eragozten duten lesioak Falopioren tronpetan
- Endometriosia
- Sexu-transmisioko gaixotasunak
- Miomak, atxikidurak edo umetokiaren anatomiaren beste alterazio batzuk
- Obesitatea edo elikaduraren beste nahasmendu batzuk, hala nola anorexia
- Arazoak obulazio-prozesuan (hala nola obulutegi polikistikoaren sindromea)
Gizonezkoen ernalezintasun-arazo nagusiak, berriz, honako hauek dira:
- Semenaren kalitateari lotutako arazoak sortzen dituzten alterazioak testikuluen funtzioan, hala nola azoospermia, oligospermia, astenospermia, teratospermia eta abar.
- Hodi deferenteen buxadura, infekzioak, inpotentzia eta abar.
- Ugaltze-aparatuaren anomaliak.
- Obesitatea, tabakismoa eta osasungarria ez den bizi-estiloa.
Tratamenduak

Umetoki barneko intseminazioa
Umetoki barneko intseminazioak ugalketa naturala antzeratzen du, eta emakumearen umetokian espermatozoide mugikorren kantitate jakin bat ipintzean datza. Era horretan, emakumeak obulatutako obozitora (edo obozitoetara) iristeko aukera errazten da, ernalketa Falopioren tronpan gerta dadin, ugalketa naturalean bezalaxe.
- Tratamendu sinplea da, eta ez da behar ebakuntza kirurgikorik, ezta atsedenaldirik ere.

In vitro ernalketa
In vitro ernalketa (IVE) obozito bat laborategian (in vitro) ernaltzean datza. Horretarako, hainbat prozedura erabiltzen dira (hala nola IVE konbentzionala eta ICSI) eta emaitzazko enbrioia umetokiaren barrura transferitzen da. IVEaren ondoriozko aldagai guztiak lantzen dira (semen propioa edo emailearena erabiltzea, obozito propioak edo emailearenak erabiltzea edota enbrioien diagnostiko genetiko bat egitea).
- Obulutegien estimulazioa
- Obuluen lorpena
- Ernalketa
- Umetoki barneko transferentzia

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
Ezarpenaren aurreko Diagnostiko Genetikoa (EADG) enbrioien azterketa genetikoa egiteko prozedura da, eta alterazio genetikoak detektatzea eta alterazio kromosomikoak diagnostikatzea du helburu.
Aurretik, in vitro ernalketa (IVE) egin behar da, enbrioiak lortzeko. Ondoren, enbrioi horien biopsia egiten da garapenaren hirugarren egunean (blastomero baten –hots, gutxienez 6 zelula dituen enbrioi baten zelula baten– biopsia) edota bosgarren egunean (blastozisto baten trofoektodermoaren biopsia).

Obozito-ematea
Zenbaitetan, pazientearen obulutegiek ez dute obulurik edo kalitate txarrekoak dituzte, eta emaile baten obuluak erabiltzea gomendatzen da. Laguntza bidezko ugalketako prozeduren artean arrakasta-tasarik (emaitzarik) onenak dituena da, eta, gainera, pazientearen adinak ez du arrakasta murrizten.
Obulu-emaileen hautaketa:
- Legeria
- Osasun-azterketa
- Azterketa genetikoa
- Azterketa psikologikoa
- Tratamendua

Enbrioien bitrifikazioa
Bitrifikazioaren teknika enbrioiei ez ezik, obozitoei ere aplika dakieke. Obozitoak izoztea ezinezkoa zen lehen. Izan ere, kristalak sortzen ziren zeluletan, eta suntsitu egiten ziren.
Obozitoen bitrifikazioa hainbat egoeratan aplika daiteke:
- Arrazoi sozial zein medikoengatik etorkizunean haurdun geratzeko aukerak gorde nahi dituzten emakumeen kasuan.
- Halaber, in vitro ernalketako prozesu batean erantzun obariko txikia duten emakumeek obozitoak metatzeko aplika daiteke.

Testikuluetako biopsia
Zenbaitetan, gizonezkoak azoospermia izan dezake (eiakulatutako semenean espermatozoide bideragarririk ez izatea). Azoospermia hori jariatzailea (produkziorik eza) edo buxatzailea (sortutako espermatozoideak kanporatzeko ezintasuna) izan daiteke.
Azoospermia jariatzailea erabatekoa edo partziala izan daiteke. Bereizketa testikuluetako biopsia baten bidez egin daiteke. Erabatekoa bada, emailearen semena erabili beharko da. Partziala bada, berriz, gizonezkoaren testikuluetako espermatozoideak erabil daitezke, emailearen beharrik gabe.