Haurdunaldia eta amatasuna

Haurdunaldia unerik berezienetako bat da edozein bikoterentzat edo edozein emakumerentzat.

Reproducción Bilbao-n, haurdunaldiaren etapa guztiak lantzen ditugu, baita ondorengo errekuperazioa ere.

Haurdunaldiaren aurretik

Kontzepzioaren aurreko kontsulta komenigarria da ondorengo hilabeteetan haurdun geratu nahi duen emakume ororentzat eta, bereziki, arrisku-faktore jakin batzuk dituztenentzat.
Kontzepzioaren aurreko kontsultan, emakumearen osasun-azterketa egiten da, arrisku-egoerak baloratzen dira, eta bizi-ohiturei buruz behar den informazioa ematen da.

Erditzea

Emakumeak erditzeko dauden aukerei buruzko informazio osatua jasoko du, eta laguntza-taldeak egin beharreko erditze-plan baten aukera baloratuko da.

Erditu ondoren

Eskaintzen dugun laguntzak honako hauek biltzen ditu:

  • Pelbis-zoruari buruzko kontsulta ginekologikoa
  • Pelbis-zorua berreskuratzeko tailerra
  • Umeari masajea emateko tailerra
  • Erditu ondorengo edoskitze- eta hazkuntza-tailerra
  • Silueta berreskuratzeko tailerra
Haurdunaldian

Haurdunaldiaren jarraipena haurdunaldi motaren eta arrisku-faktoreen agerpenaren arabera planifikatzen da, ginekologoaren eta emaginaren artean koordinatuta.

Plangintzaren barruan, hainbat kontrol kliniko, azterketa ekografikoak (1), proba analitiko osagarri jakin batzuk eta jaio aurreko test genetikoak egiten dira.

Halaber, laguntza osagarria eskaintzen da, hala nola erditzea prestatzeko AIPAP metodoa eta beste zerbitzu osagarri batzuk.

(1) Bereizmen handiko ekografia (20-22. astean) eta haurdun dagoen emakumeak eskatutako 3D ekografiak barne.