Bularreko patologia
Ordutegia
- Astel-Oste 08:00h – 20:00h
Ostirala 08:00h – 15:00h
Larunbata 09:00h – 15:00h
Kontaktua
-
+34 946 11 12 13

Bularren azterketaren barruan, miaketa kliniko oso bat egiten da eta, hainbat zirkunstantziaren arabera (adina, familia-aurrekariak eta bizimodua), bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako proba osagarriak gomendatzen dira.
Bularreko minbizia ohikoena da emakumeen artean, eta, zorionez, fase goiztiarretan detektatzen da gaur egun. Horri esker, hain agresiboak ez diren tratamenduak aplika daitezke eta, batez ere, sendatze-tasa handiagoak lortzen dira (diagnostiko goiztiarraren funtsezko helburua).
Frogatu denez, bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrak gaixotasunaren sendatze-tasa handiagoak ekarri ditu. Hainbat zirkunstantziaren arabera, adin jakin batetik aurrera txekeo-mamografiak egitea gomendatzen da, beste proba osagarri batzuekin batera (bularretako ekografia eta bularretako erresonantzia magnetikoa).
Bularreko minbiziaren tratamenduak diziplina anitzekoa izan behar du. Bularreko minbiziaren tratamenduak diziplina anitzekoa izan behar du. Gomendatutako kirurgia kontserbatzailea da (mastektomiarik gabe), berehalako errekonstrukzioarekin (Ginekologiako espezialistaren eta Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko espezialistaren baterako jarduna).Gaixotasunaren diziplina anitzeko prozesua osatzeko, Onkologia Medikoko eta Erradioterapia Onkologikoko espezialistak eta psikologo klinikoak daude.
Bularra kontserbatzeko edo errekonstrukzioa egiteko hainbat aukera eskaintzen dituzten Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko espezialistak eta bularreko minbiziari buruzko informazioa eta arrisku-proba genetikoak eskaintzen dituzten Genetika Medikoko espezialistak ditugu.