Testikuluetako biopsia
Ordutegia
- Astel-Oste 08:00h – 20:00h
Ostirala 08:00h – 15:00h
Larunbata 09:00h – 15:00h
Kontaktua
-
+34 946 11 12 13

Zenbaitetan, gizonezkoak azoospermia izan dezake (eiakulatutako semenean espermatozoide bideragarririk ez izatea). Azoospermia hori jariatzailea (produkziorik eza) edo buxatzailea (sortutako espermatozoideak kanporatzeko ezintasuna) izan daiteke.
Azoospermia jariatzailea erabatekoa edo partziala izan daiteke. Bereizketa testikuluetako biopsia baten bidez egin daiteke. Erabatekoa bada, emailearen semena erabili beharko da. Partziala bada, berriz, gizonezkoaren testikuluetako espermatozoideak erabil daitezke, emailearen beharrik gabe.
Azoospermia buxatzailearen adibiderik ohikoena aldez aurretik basektomia egina duten gizonena da. Hodi deferenteak berriz kanalizatzeak (baso-basostomia) ugalketa-emaitza txarrak ematen ditu (batez ere urte asko igaro badira). Hala ere, testikuluetako espermatozoideak testikuluetako biopsia baten bidez lortu eta in vitro ernalketako (IVE) prozesu batean erabil daitezke.
