Tratamenduak
Urtebete igaro ondoren era naturalean haurdun geratu ezean, ernalezintasun-arloko espezialista batengana jotzea komeni da, bikotearen ugalketa-osasunaren egoera aztertzeko eta edozein arazo mota baztertzeko, edota, arazorik izanez gero, haurdun geratzeko tratamendurik onena adosteko.
Laguntza bidezko ugalketa bikotekideren batek edo biek ernalezintasun-arazoak dituzten kasuetan haurdun geratzen laguntzeko erabiltzen diren teknika eta tratamenduen multzoa da.
Gainera, bikotekiderik gabeko emakumeen kopuruak eta bi emakumez osatutako bikoteenak nabarmen egin dute gora azken urteetan. Laguntza bidezko ugalketako teknikei esker, haurdun geratzeko helburua lor dezakete emakume horiek.
Reproducción Bilbao-n, kualifikazio handiko talde bat dugu, eta talde horrek, gure instalazioek eta teknologikoki aurreratuenak diren laborategiek amatasunerako bidea errazten dute.
Guretzat, paziente bakoitza bakarra da, eta kasu bakoitza pertsonalizatzen dugu, tratamendurik onena emateko eta lehenbailehen haurdun geratzeko.

Umetoki barneko intseminazioa
Umetoki barneko intseminazioak ugalketa naturala antzeratzen du, eta emakumearen umetokian espermatozoide mugikorren kantitate jakin bat ipintzean datza. Era horretan, emakumeak obulatutako obozitora (edo obozitoetara) iristeko aukera errazten da, ernalketa Falopioren tronpan gerta dadin, ugalketa naturalean bezalaxe.
- Tratamendu sinplea da, eta ez da behar ebakuntza kirurgikorik, ezta atsedenaldirik ere.

In vitro ernalketa
In vitro ernalketa (IVE) obozito bat laborategian (in vitro) ernaltzean datza. Horretarako, hainbat prozedura erabiltzen dira (hala nola IVE konbentzionala eta ICSI) eta emaitzazko enbrioia umetokiaren barrura transferitzen da. Incluyendo todas las variables posibles derivadas de la FIV (utilización de semen propio o de donante, utilización de ovocitos propios o de donante, realización de un diagnóstico genético de los embriones).
- Obulutegien estimulazioa
- Obuluen lorpena
- Ernalketa
- Umetoki barneko transferentzia

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
Ezarpenaren aurreko Diagnostiko Genetikoa (EADG) enbrioien azterketa genetikoa egiteko prozedura da, eta alterazio genetikoak detektatzea eta alterazio kromosomikoak diagnostikatzea du helburu.
Aurretik, in vitro ernalketa (IVE) egin behar da, enbrioiak lortzeko. Ondoren, enbrioi horien biopsia egiten da garapenaren hirugarren egunean (blastomero baten –hots, gutxienez 6 zelula dituen enbrioi baten zelula baten– biopsia) edota bosgarren egunean (blastozisto baten trofoektodermoaren biopsia).

Obozito-ematea
Zenbaitetan, pazientearen obulutegiek ez dute obulurik edo kalitate txarrekoak dituzte, eta emaile baten obuluak erabiltzea gomendatzen da. Laguntza bidezko ugalketako prozeduren artean arrakasta-tasarik (emaitzarik) onenak dituena da, eta, gainera, pazientearen adinak ez du arrakasta murrizten.
Obulu-emaileen hautaketa:
- Legeria
- Osasun-azterketa
- Azterketa genetikoa
- Azterketa psikologikoa
- Tratamendua

Enbrioien bitrifikazioa
Bitrifikazioaren teknika enbrioiei ez ezik, obozitoei ere aplika dakieke. Obozitoak izoztea ezinezkoa zen lehen. Izan ere, kristalak sortzen ziren zeluletan, eta suntsitu egiten ziren.
Obozitoen bitrifikazioa hainbat egoeratan aplika daiteke:
- Arrazoi sozial zein medikoengatik etorkizunean haurdun geratzeko aukerak gorde nahi dituzten emakumeen kasuan.
- Halaber, in vitro ernalketako prozesu batean erantzun obariko txikia duten emakumeek obozitoak metatzeko aplika daiteke.

Testikuluetako biopsia
Zenbaitetan, gizonezkoak azoospermia izan dezake (eiakulatutako semenean espermatozoide bideragarririk ez izatea). Azoospermia hori jariatzailea (produkziorik eza) edo buxatzailea (sortutako espermatozoideak kanporatzeko ezintasuna) izan daiteke.
Azoospermia jariatzailea erabatekoa edo partziala izan daiteke. Bereizketa testikuluetako biopsia baten bidez egin daiteke. Erabatekoa bada, emailearen semena erabili beharko da. Partziala bada, berriz, gizonezkoaren testikuluetako espermatozoideak erabil daitezke, emailearen beharrik gabe.
