Email hau aprobetxatu nahiko nuke bion partez lehenik eta behin zuri eskerrak emateko. Zugandik izugarri ondo tratatuak sentitu garela esan nahi genizun, asko eskertzen dizkizugu eman dizkiguzun azalpen guztiak eta hauek nola eman dizkiguzun (hori faltan bota izan baitut azken urteotan). Eskerrik asko!
Bestalde zuen lan taldeari dagokionean hauekiko ere oso eskertuta gaude. Oliviaren laguntza ezinbestekoa izan da prozesu guzti honetan. Nahiz eta batzuetan pereza pixka batekin joan Bilbora Oliviarekin egotera bueltan konturatu izan naiz on besterik ez zidala egiten berarekin hitz egiteak eta nire bikotearekin momentu hau partekatzeak.
Garbi geratu zaigu lan talde horretan profesional oso onak zaudetela: eskerrik asko haurdunaldiaren jarraipena egin didaten ginekologoei, erizainei eta nola ez beti irribar batekin harrera egin digun Martari.
Bukatzeko eta euskaltzalea naizen aldetik, baita eskerrak eman nahi nizkizun zurekin euskaraz adierazteko izan dudan aukeragatik. Benetan eroso sentitu naiz nire ama hizkuntzan hitz egin nezakeela jakinik.
Zuei bisita bat egiteko asmoa badaukagu. Etxean lau izatera "egokitzen" garenean hor izango gaituzue.
Deja una respuesta