Alaine Abio eta Maitane Bilbao
Lehen une batetik pazienteekin harreman estu eta jarrai batean gauden profesionalak, erizainak gara.
Gure eginkizuna ez da soilik erreprodukzioko bide guztian zehar egiten diren teknika desberdinetan laguntzea, baizik eta arreta osoa zuei ematea: informazioa, aholkua, prozeduretako koordinazioa, osasun-heziketa eta euskarri emozionala.
Erizaindegi-Kontsultan, ematen dugun tratu hurbil eta ez hain formalak, konfiantzazko erlazio bat sustatzen du. Erreprodukzio tratamenduetan zehar jasaten den antsietate eta karga emozionala txikiagotzen lagunduko duena.
Bereizitako kontaktu pertsonala burutzen dugu eta saiatzen gara zirrarak, zalantzak, kexak eta iradokizunak adierazi ahal ditzazuela, giro egoki eta lagungarri bat sortuz.
Zuen tratamenduan parte hartzen dugu, zalantzak edo ager daitezkeen beldurrak gaindituta, ez zaitezten inoiz “galduta” sentitu.
Jasotako informazioa asko da. Ez da izan behar beldurrik hainbat aldiz galdetzen, zuentzat nahiko berria denari buruz. Guretzat aldiz, eguneroko lana da eta aipaturiko ziurgabetasunak ulertzen ditugu osoki.
Zuek zarete gure lehentasuna eta zuen erreferentzia-pertsona izan nahi dugu behar duzuena argitzeko.
Deja una respuesta