Alaine Abio eta Maitane Bilbao (Reproducción Bilbao zentroko erizainak)
Pazienteei auto-administrazio zuzena eta tratamenduak betetzea azaltzeko heziketa-lana erizaindegi-kontsultatik antolatzen dogu.
Askotan, kontsultan prozedura azaltzen dugu eta hainbeste informazio jasotzen denez gero, etxera iristerakoan zalantzak dituzue eta berriro ere errepikatzea behar duzue.
Lehen aldiz zein hurrengotan ulertzea ez da erraza, ziklo batetik bestera gauzak aldatzen bait dira. Behar duzuenetan azalduko dizuegu.
Zuei zerbitzu osoa emateko asmoz, bideo batzuk landu ditugu. Bertan, administrazio prozedura nola burutu erakusten dizuegu eta horrela hauek edonoiz ikus ahal ditzazuela.
Besteak beste: prozedura, kontserbazioa, gomendioak, mina edo eragozpenak sentitzea, bizimoduan zer aldaketa sartu, nori galdetu … edonoiz agertu ohi diren zalantza asko dira eta bideo hauek ikustean, haiei erantzun ahal izatea itxaroten dugu.
Azkenik, berriro esan, telefono bidez zein zuzenean, zuetaz arduratzeko gaudela eta galdetzearen beldurrik ez dezazuela izan.
Deja una respuesta