Familia-Ereduak
Modelos de Familia
Gure gizartea etengabe aldatzen ari da. Ohitura berriak, aztura berriak, baina gero eta gizarte-aldaketa gehiago ere bai.
Emakumeek gero eta neurri handiagoan atzeratzen dute ama izateko erabakia, normalean lan-arrazoiak eta egonkortasuna bilatu beharra direla eta. Horren ondorioz, askotan ez da erraza izaten modu naturalean haurdun geratzea.
Hala ere, gero eta irekiagoa den gizarte honetan, aldaketa horiek ohikoez bestelako familia-ereduen agerpena ere eragin dute.
Laguntza bidezko ugalketako kliniketan, badakigu gora doala bikotekiderik gabe ama izan nahi duten emakumeen eta familia bat osatzeko ametsa bete nahi duten emakumeen bikoteen kopurua. Haientzat guztientzat, ugalketa-medikuntza etorkizun-ikuspegi berri bat irekitzen dien eta beren helburua lortzen laguntzen dien aliatua da.