Ugalkortasunari eustea

Hainbat faktore direla eta (lana, bizi-estiloa, bikotekiderik eza eta abar), bikoteek eta emakumeek gero eta neurri handiagoan atzeratzen dute amatasuna.
Obozitoen bitrifikazioari esker, emakumeek beren ugalkortasunari eutsi diezaiokete, eta beren obuluak izoztu ditzakete haurdun geratzeko unerik onena zein den erabaki arte. Era horretan, obuluen kalitatea ez da galtzen, eta arrakasta-probabilitate gehiago dituzte laguntza bidezko ugalketaren bidez haurdun geratzeko garaian.
Ugalkortasunari eusteko aukera are garrantzitsuagoa da pazienteen ugalkortasuna arriskuan jar dezaketen tratamendu medikoak hartzen direnean, bereziki tratamendu onkologikoen kasuan.
Obuluaren edo semenaren bitrifikazioari esker (betiere tratamendua hasi aurretik), pazienteak haurdun gera daitezke tratamendua gainditu ondoren.
