Medikazio Bideoak
Medikazioa

Laguntza bidezko ugalketako tratamendu bat hasi aurretik (eta baita hasi ondoren ere) dituzuen zalantza nagusietako batzuk zuen gorputza horretarako prestatzeko beharrezkoa den medikazioarekin lotuta daude.
Gure talde medikoaren babesa izango duzue beti. Talde horrek gidatu egingo zaituzte, eta une bakoitzean eman beharreko pausoak eta jokatzeko modua azalduko dizue.
Horretarako, beharrezkoak diren hormona gehienak eguneroko larruazalpeko injekzioen bidez hartzen dira, modu sinplean, prozedura azaldu ondoren etxean hartu ahal izateko moduan.
Ondorengo bideoetan, sendagai bakoitza nola eta zertarako ematen den zehaztuko dizuegu, baita hartzen den aldian nola jokatu behar den eta sendagaia nola kontserbatu behar den ere.
- Benfola:
Obulutegien estimulazio-prozesuaren barruan hartu behar da.
- Elonva:
Tratamenduaren hasieran gomendatua, obuluen estimulazioa sustatzeko.
- Orgalutran:
Obulu helduak ez liberatzeko hartzen da.
- Decapeptyl:
Obulazioa errazteko eta eragiteko hartu behar da.
- Ovitrelle:
Obulazioa errazteko eta eragiteko hartu behar da.
- Puregon:
Laguntza bidezko ugalketako tratamenduaren aurreko estimulazio-prozesuan erabiltzen da.
- Prolutex:
