Gure Balioak

Gure taldeak kualifikaziorik handieneko profesionalez osatuta daude. Gainera, etengabeko ikaskuntzan sinesten dugu, profesional gisa eboluzionatzen jarraitzeko eta gure prestazioak eta ezagutzak hobetzeko, bai laguntza bidezko ugalketan, bai ginekologian eta obstetrizian.
Reproducción Bilbao-rentzat, paziente bakoitza bakarra da, eta kasu bakoitza pertsonalizatzen dugu, tratamendurik onena emateko eta lehenbailehen haurdun geratzeko.
Gainera, gure lanak sentsibilitate berezia behar duela uste dugu. Gure pazienteek beti izango gaituzte ondoan behar duten guztian laguntzeko.
Gure klinika ingurumenarekiko eta ingurunearekiko errespetuarekin eraikita dago, haren inpaktua ahalik eta gehien murrizteko.
Industria-pabiloiaren hormigoizko egitura sendoari esker, neurri handian aurreztu ditugu baliabideak eta energia. Zaharkitutako industria-erabilera osasun-ekipamendu moderno horrekin ordeztu izanak gizarte- eta hirigintza-jasangarritasunaren aldeko ekarpen handia egin du.
Gainera, eraikinaren altuerari esker, espazio komunak argi naturalez bete daitezke aluminiozko lamen sareta baten bidez. Sareta horrek eguzki-energia ñabartzen du, eta, horren bidez, neguan eguzkiak espazio horiek berotu ditzake, eta udan, berriz, lamek babestu egiten gaituzte. Horri esker, klimatizazioan aurreztu eta erosotasunean irabazi egiten dugu.
Eraikitzeko, kontu handiz aukeratu dira proiektuan erabilitako materialak, eta guztiak birziklatuak eta/edo birziklagarriak (altzairua, hormigoia, zeramika, beira, aluminioa) edo berriztagarriak (zura) dira. Petrolioaren material sintetikoen edo eratorrien erabilera ahal den neurrian murriztu da. Era horretan, eraikinaren jasangarritasunaz gain, barruko giroaren kalitatea eta osasungarritasuna hobetzen ari gara.
Azkenik, osasun-erabilerak airea klimatizatu eta berritzeko oso estandar altuak ezarri dizkigu, eta horrek energia-kontsumo handia dakar. Kasu horretan, aerotermia aukeratu dugu. Energia berriztagarri horrek inguruko airean dagoen energia aprobetxatzen du bero-ponpa baten bidez, eta etxeko ur bero sanitarioa, berokuntza eta klimatizazioa sortzen du (itzulgarria da, eta, beraz, hotza edo beroa eman dezake, behar dugunaren arabera).
