Zerbitzuak

Hasiera / Zerbitzuak

Gure zuzendariak, Gorka Barrenetxea doktoreak, 2000 eta 2014 urte bitartean tratamendu gehien egiten zuen talde mediku-enbriolokioaren burua izan zen, 3000 mila baino gehiago jaio-berriak lortuz. Epe horretan, Euskadi mailan bide-urratzaile izan ziren tratamenduak garatu zituen eta lorpenen artean, besteak beste, IHESA transmititzeko arriskua zuen bikote baten haurdunaldia edota CADASIL gaixotasun heredagarriaren transmisioa ekiditzeko haurdunaldiak daude.

2014. urtetik hasita, proiektu berri bat hasi zuen (Reproducción Bilbao). Egitasmo honetan tratamenduen eta haurdunaldien kopuruaren hazkundea lortzeaz gain, ugalketa medikuntzan hasi den iraultza berri baten liderra izan da. Hots, haurdunaldi bakarrak edo sinpleak lortuz (anizkoitzak sahiestuz), era morfo-zinetiko eta genetikoan aukeratutako enbrioi bakarren transferentzia politika oso zehatza jarraituz.

Bai aldi batean eta bestean, Gorka Barrenetxea doktoreak, lagundutako ugalketan lortutako haurdunaldien erregistro bete-betekoa eta zehatza aldarrikatu du, emaitzen kontrol fidagarria baimentzeko. Gardentasun osoz.

GINEKOLOGIA

Lagundutako ugalketa funtsezko bi zutabeetan oinarritzen da: Ginekologia eta Enbriologia.

Ginekologia ikuspegitik, garrantzitsua da prozesu diagnostikoa erraza, proba korapilatsuak eta zalantzazko erabilgarritasunekoak sahiesten duena eta tratamendurantz zuzendutakoa, diseinatzea.

Ikuspuntu enbriologikotik, helburua enbrioien garapena optimizatzea da. Horretarako, funtsezkoa da gaitasun profesionala gehienekoa eta teknologiarik aurreratuena elkartzea.

Ginekologiak ikertu behar ditu bikote baten haurdunaldia lortzeko zailtasuna edo ezintasunaren arrazoiak eta, ondoren, zuzendu kasu bakoitza haurdunaldia lortzeko tratamendu zuzen eta egoki batera.

ENBRIOLOGIA

Enbriologia arloan, bizitza hasiera-hasieratik begiztatzen da.

Enbriologoen bete-beharra ezinbestekoa da eta, berez, lagundutako ugalketa prozesuen arrakasta honako zutabeetan oinarritzen da: alde batetik, talde ginekologikoak egindako orientazio egokian; bestalde, talde enbriologikoak egindako enbrioien erabilera egokian; azkenik, hornidura teknologiko egokian, enbrioien garapen onena izateko eta transferitzeko enbrioiaren aukeraketa zuzena ahal izateko.

ANDROLOGIA

Andrologia ez da hazi azterketan mugatzen. Aldiz, kasu bakoitza aukera terapeutiko egokirantz zuzentzera laguntzen du.

Andrologiak hazi azterketa aurreratua egiten du, proba genetikoak, zelulen apoptosis mailen neurketa eta mintz plasmatikoaren konpozizioan oinarritutako espermatozoideen aukeraketa erabiliz.

Andrologia laborategian gizonengan egin beharreko probak egiten dira eta lagundutako ugalketan erabili beharreko laginak lantzen dira.

Egun, andrologia laborategi baten es da hazi azterketa hutsa egiten baizik eta espermatozooiden aukeraketarako analisi aurreratuak diseinatzen dira, ernalkuntza tasak hobeak lortzeko helburuz eta, ondorioz, haurdunaldi emaitzak hobeak.

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Sostengu psikologioa funtsezkoa da lagundutako ugalketa prozesu osoan. Hasiera-hasieratik (emakumeak edo bikoteak tratamendua egiteko erabakia hartzeko daudenean), aldi diagnostikoa igarotzen duenean, amaierarte, tratamendua bera hasten denean.

Arlo honetan ere bai, Gorka Barrenetxea doktorearen taldea izan zen lehena, nazio mailan, talde bat laguntza psikologiko etengabekoa eskeintzeko izan zuena. Sostengu psikologikoa aldi diagnostikoan, terapeutikoan eta porrot ondoriokoa.