Obulu emailea izan nahi dut

Hasiera / Obulu emailea izan nahi dut

Obuluen donazioa ekimen konfidentizala, formala, duina eta solidarioa da. Prozesu honen bitartez emakume batek beste emakume bati laguntzen dio bere ama izateko ametsak betetzeko.

Emakume askok ezin du ama izan bere obulutegien obulurik ez dituztelako (eritasun baten ondorioz edo adina dela eta). Beraien haurduntzeko eta, beraz, ama izateko, aukera bakarra emaileen obuluen bitartez haurduntzea da.

Obuluen donazioa ekimen duina eta solidarioa da. Baina, ekimen medikua izanik eta medikuarengana joatea beharrezkoa denez, denbora galerak eta eragozpenak ordaintzen dira indarreko legediaren eta SEFek emandako araudien arabera.

Obuluen donazioa anonimoa da. Anonimotasuna mantentzen da bai emailean eta hartzailean era oso batean.

• Gure taldean profesionalak (ginekologoak, erizainak psikologoak) aspaldiko esperientziadun profesionalak direlako.
• Aipatutako profesional guztiak zure zain daudelako egunero edozein ordutan urte osoan zehar.
• Edozein kontsulta ginekologikoa egin ahal duzu (bai emaile prozeduran edo etorkizunean).
• Azterketa medikua, ginekologikoa, genetikoa osoa egiten dizugulako era guztiz duinean.

Legeriaren arabera, 18 eta 35 urte bitarteko emakumeak emaileak izan ahal dira, baldin eta osasuntsuak izan eta azterketa medikuak, ginekologikoak eta psikologikoak gaindituz gero.

Ez. Emakume batek 300.000 inguru obulu ditu hilerokoak hasterakoan. Bizitza osoan zehar, menopausiara heldu aurretik obuluak iraungitzen edo gastatzen dira. Ziklo normal batean emakumeak obulu bat askatzen du eta beste batzuk deuseztatu egiten dira. Obulutegien estimulazioak egiten duena zera da: galtzeko ziren obulu horiek aprobetxatu. Beraz, donazioek ez dute eraginik emakumearen emankortasunean.

Obulutegiek estimulatzen diren bitartean (10-12 egunetan) bizitza normala egin daiteke. Bi-hiro ekografi ginekologikoak egiten ohi dira (ordutegia malgua izanik emailearen lana edo klaseen arabera). Obulutegien puntzio egunean, emailea ordu bat edo bi gure zentroan egon behar du.

Obulutegiko puntzioa ekimen kirurgikoa da. Sedazioa prozedura baten bitartez obuluak erauzten dira (10-15 minutuko luzapena izanik). Emakumea, ordu bat edo bi gure zentroan egon behar du ostean.

Arreta oso zehatza denez, arrisku maila oso baxua da. Obulutegien hiperestimulazioa sindromea lehen %2 kasutan gertatzen zen. Orain (medikazioa aldaketak direla medio) arriskua urriagoa da. Kasu isolatu batzuetan (%0,01 baino gutxiagotan) infekzioak edo hemoperitoneo izan daitezke.

EZ. Hasieran aipatzen zen menopausia aurreratu egin ahal zela baina ondorio hori guztiz baztertuta dago. Beste eritasunen arriskua (minbizia adibidez) ez da gehitzen.

Estimulazioaren azken egunetan eta puntzio ostean gomendagarria da ez edukitzea sexu harreman osoak haurdunaldi arriskua eta obulutegien afektazioa izan daitekelako.

Donazioen kopurua mugatu daiteke arrazoi medikuak edo legezkoak direla medio. Espainian indarrean dagoen legeak direla eta emaile batek mugatuta ditu donazioen ondorioz jaiotako haurrak.