Nire emankortasuna babestu nahi dut

Hasiera / Nire emankortasuna babestu nahi dut

Arrazoi pertsonalengatik

Mendebaldeko gizartean haurduntzeko erabakia gero eta gehiago atzeratzen ari da. Gizarte edo lan arazoak direla medio, lehenengo haurdunaldiaren adina atzeratzen ari gara  motel baina etengabe eta mailakako eran.

Hori dela eta, haurduntzeko aukerak bai era naturalean baita lagundutako ugalketa erabili ezkero urritzen diran (emaileen obuluak erabili ezean). Emakumeek ezagutzen dute aipatutako atzerapen ondorioa eta beraz presioa sentitzen dute. Baina sarritan naiz eta arazoa ezagutu ezin dute haurdundu arrazoi desberdinegatik (bikote eza, lan arazoak etab.)

Egun, posiblea da obuluak gordetzea bitrifikazio prozedura baten ondorioz. Honela, emakumeak bere obuluen multzo propioa izango du. Emakume gazte baten obuluak izanik, etorkizunean haurdunaldia lortu ezean era naturalean, posiblea litzateke lagundutako ugalketa baten bitartez haurduntzea. Hau da, naiz eta emakumearen adinak aurrerantz jo, bere obuluak gazteak dira.

Norberaren obuluak mantentzeak edo gordetzeak ez du esan nahi beharrezkoak izango direla. Aldiz, aukera osagarri eta eraginkorra da emakumearentzat, bere hauduntzeko askatasuna mantenduz.

Ikusi PDF

Arrazoi medikuengatik

Eritasun batzuen tratamenduek eragina izan ahal dute bai emakume bai gizonen emankortasunean. Tratamendu onkologikoak dira adibide argiena. Onkologian erabiltzen diren kimioterapia, erradioterapia kaltetu ditzateke era itzulgarri edo itzulezinean gonadetan gametoen zelula ekoizleak bai barrabiletan  baita obulutegietan.

Zorionez, minbizi eritasun askotan sendaketa aukerak nahiko altuak dira, eta beraz epe luzeko zeharkako efektuen eragina (antzutasuna edo azpi-emankortasuna) kontuan izan behar dugu

Gametoen gordeketa (espermatozoodena edo obuluena) posiblea da gaur egun legedi eta prozedura tekniko ikuspegitik gogobeteko emaitzekin. Gizonezkoetan, hazia izotz daiteke. Emakumezkoetan, obuluak gorde daitezke bitrifikazio prozedura erabiliz eta beste kasu batzutan, obulutegiko azala izotz daiteke.

Minbizi diagnostiko bateri aurre egiterakoan, espezialista onkologikoak bidaliko zaitu baimendutako zentro batera gaur egun dauden aukerak ugalkortasuna babesteko informazio egoki eta eguneratutakoa jasotzeko.