Lagundutako Erreprodukzioa

Hasiera / Lagundutako Erreprodukzioa

Badakigu emankortasunaren arazoak frustragarriak izateaz gain itxaropen eza sortarazten dutela. Hori dela eta gure helburua haurdunaldi bat lortzea da, emakumearentzako edo bikotearentzako zama psikologikoa eta emozionala arinduz.

Teknologiarik aurreratuena dugu eta ugaltze-aukera guztiak eta gaur egun eskuragarri dauden tratamendu guztiak erabilgarri jartzen dizkiegu gure pazienteei.

Gure hobetzeko grina dela eta, hainbat ikerkuntza lerrotan parte hartzen dugu erakunde desberdinekin (Unibertsitateak barne). Beraz, berrikuntzen eta garapen aurrealdean gaude gure pazienteen onerako.

Gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez, telefonoa edo gure Web orrialdeko gune pribatuan. Halaber, lehen kontsulta informatzaile, erabat doako eta konpromisorik gabekoa eska dezakezu.

LAGUNDUTAKO UGALKETA ZENTROA AUKERATZEKO ARRAZOIAK

1. TALDEAREN ESPERIENTZIA ETA ESPEZIALIZAZIOA

Bikote edo emakume baten arrazoiak ugalketa zentro batera joateko anitzak dira eta eskuragarri ditugun aukeraketa terapeutikoak oso azkar bilakatzen dira.

Halaber, behin ugalketa tratamendu bat hasten denean, eman beharreko urratsak oso zehatzak eta espezialista desberdinek koordinatuak izan behar dira.

Reproducción Bilbao zentroan ugalketari buruzko alor desberdinetako espezialistak daude (ginekologia, enbriologia, andrologia, urologia, anestesiologia, psikologia, erizaindegi). Esperientziadunak izateaz gain, lagundutako ugalketan aintzatespen handikoak eta emankortasun inguruko arazo guztiei konponbidea eskaintzeko.

2. GIZA-JOKAERA ETA PRIBATUTASUNA FUNTSEZKOAK DIRA

Naiz eta giza-taldearen esperientzia eta erabilitako teknologia oso garrantzizkoak izan haurdunaldi arrakastatsu bat lortzeko, lagundutako ugalketa zentro baten giza-jokaera funtsezkoa da. Tratamenduan zehar bikote edo emakume batek jasan behar dituen emozioak eta zama psikologikoa sarritan oso latzak izaten direnez gero, arreta pertsonalizatua eman behar da, hurbila eta ulerkorra.

Gure ia 20 urteko esperientziak, lagundutako ugalketan erabat zentratua, aintzat hartarazi digu etengabeko laguntza psikologikoaren beharra tratamenduak jasotzerakoan. Reproducción Bilbao zentroan badakigu tratamenduak duen garrantzia zuretzat eta horregatik bereizten dugu tratamendu bakoitza eta talde mediku berdina kasu bakoitzarekiko bermatzen dugu.
Halaber, gure pazienteen pribatutasuna babesten dugu. Edozein telefonozko, mail-bitarteko kontaktua izan ezkero solaskide zuzenarekin hitz egiten dugula ziurtatzen dugu eta gure zuzenezko-korreoa edota web-gune probatua eskuragai dituzue.

3. LAGUNDUTAKO UGALKETAN TEKNOLOGIA OSO GARRANTZISKOA DA

Kasu kliniko bakoitzeko orientazio egoki eta azkarra egiteaz gain, lagundutako tratamenduek teknologia aurreratu eta berriena eta hornikuntza egokia dituzten laborategien erabilgarritasuna behar dute. Honela, kasu bakoitza tratatzeko mundu osoan zehar eskuragai dauden tratamenduak eskeiniz.

Tratamendu guztiak gure egoitz berrian egiten dira. Reproducción Bilbao da gaur egun lagundutako ugalketa zentrorik handiena Bilbon.

Gure kirofano eta enbriologia eta andrologia laborategiak ditugu. Reproducción Bilbao zentroan video-time lapse enbrioi-hazkuntza sistemak aurretratuenak ditugu (Embryoscope+™), ziurtasun sistemak (Wittness® RI Systems), mikromanipulazio tresnak (Narishige™), fluxu-zitometroa (MACSQant Analyzer 10, Miltenyi Biotec).

Ondorio bezala, Reproducción Bilbao da, Euskadin eta inguruko erkidegoetan, dagoen zentro bakarra aipatutako baliabide guztien erabilgarritasunarekin.

4. BENETAZKO ARRAKASTA AUKEREEI BURUZ INFORMA ZAITEZ ETA KALITATERIK ONENA ESKATU

Lagundutako ugalketa tratamenduak garestiak dira bai sentikor ikuspegitik baita ekonomikoki. Sarritan zentroek, aztertu gabeko eta arrakasta tasak orokorrak eta gordinak argitaratzen dituzte (adibidez, emakumearen adina kontuan eduki gabe). Halaber, batzuetan haurdunaldiak aipatzen dira, jaiotakoak kontutan hartu gabe (benetako tratamenduaren helburua) eta haurdunaldi anizkoitzen portzentajeak aipatu gabe. Horregatik funtsezkoa da ikuskatutako emaitzak argitaratzea.

Reproducción Bilbao zentroak bukatutako haurdunaldi emaitzak monitorizatzen ditu. Bestalde, enbrioi bakarren transferentzia politika zehatza dela eta, aukeraketa morfozinetikoa edota genetikoa baten ondorioz, haurdunaldi bakarren tasarik altuena du Espainia osoan.

Reproducción BIlbao zentroko profesionalek aritu diren zentroetako emaitzen argitaratze eta ikuskapen arduradunak izan dira 2014. urterarte bai SEF bai Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Reproducción Bilbao Eusko Jaurlaritzak homologatutako osasun-zentroa da eta bere emaitzak ikuskatuta daude, kalitatea eta gardentasuna ziurtatuz. Gainera, Espainiako Ekonomia eta Lehia Ministerioak ETE berritzaile bezala izendatu gaitu (Ikerkuntza-Garapen-Berrikuntza programa dela eta) (2016-18 eperako). Bestalde, ISO 9001 ziurtagiria lagundutako giza ugalketa zentro integralez.

5. BEREHALAKO TRATAMENDU HASIERAREN GARRANTZIA

Arruntean, emankortasun arloan egin beharreko proba diagnostikoak zurrunbilotsuak eta luzeak izan dira. Proba anitz eskatzen ziren naiz eta sarritan ez-beharrezkoak izan. Ondorioz, bikoteak edo emakumeak lan jardunaldiak galtzera eta tratamenduaren hasiera atzeratzea behartuz.

Reproducción Bilbao zentroan (edozein) tratamendua berehala has daiteke lehenengo hitzorduaren ostean (behin bikoteek ekarriko proben emaitzak aztertuz). Aurretik egindako probarik izan ezean, posiblea da gure zentroan burutzea, itxarote-zerrendarik es dugulako.

6. HAINTZAT HARTU AUKERAK BENETAKO ARRAKASTA JAKINEZ ETA TRATAMENDUARI ELKARTUTAKO KOSTUA AHAZTU GABE

Ugalketa medikuntzan aritzen diren profesionalen maila altuko espezializazioa eta beharrezkoa den teknologia aurreratuena direla eta lagundutako ugalketa tratamenduak garestiak dira. Prezioen konparaketa egiteko unean oso garrrantzitsua da prozesu osoaren kostua jakitea. Horregatik “low-cost” tratamenduez mesfidatu behar da. Gainera, garrantzitsua da tratamenduarekin lotutako kostuak balioesteko klinikara beharrezko lekualdatzeak ezagutzea.

Reproducción Bilbao zentroan bikoteek tratamenduan zentratu daitezela soilik izapide guztiak errazten ditugu. Aurrekontu itxia eskaintzen dugu tratamendu baten beharrezko guztiak sartuz.

Halako aurrekontua eskaintzen da era berehalako, doako eta konpromisorik gabekoan eran eta 6 hilabeteko balioa du. Gure zentrora beharrezko lekualdatze kopurua ohikotik beherakoa da lagundutako ugalketan. Reproducción Bilbao zentroan zuregan inbertitzen dugu eta zure tratamendua finantza dezakezu interesik gabe 12 hilabetetan.

7. TRATU PERTSONALIZATUA ESKATU, KONTAKTU AUKERA IRAUNKORRAREKIN

Lagundutako ugalketa tratamenduek ikuskapen oso zehatza eskatzen dute jarraipen pertsonalizatuaz gain iraunkorra. Aukera bi daude: pazienteek zentro medikuaren beharrak betetzea edo zentro medikuak pazienteen beharrak betetzea. Gainera, oso garrantzitsua da profesionalen erabilgarritasuna edozein unetan kontsulta bat egiteko.

Reproducción Bilbao zentroan pazienteen beharren arabera planifikatzen ditugu tratamenduak. Ondorioz, eguneroko eta egun osoko arreta gaitasuna eskaintzen dugu. Halaber, gure pazienteen eskura kontsultak edonoiz urteko egun guztietan era ziur eta konfidentzial baten egin ahal izateko web-gune pribatua.

8. NAZIOARTEAN EZAGUTUTAKO PROFESIONALAK AUKERATU

Asistentzia medikua edozein arlotan profesionalen formazio egoki eta sendo baten oinarrituta egon behar da. Ikerkuntzarako gaitasuna nazioarteko kongresuetan parte-hartze aktiboarekin azaltzen da (ez bakarrik asistentzia pasiboarekin). Halaber, funtsezkoa da aitortutako aldizkarietan lan zientifikoak argitaratzea erregulartasunez. Beraz, garrantzitsua da zuk konfiantza jartzen diezun profesionalek, espezialitateak errespetatzen duen berme zientifikoa edukitzea.

Reproducción Bilbao zentroko profesionalek txostengile bezala hartzen dute parte espezialitateko kongresuetan eta era erregularrean medikuei, ginekologoei, biologoei eta erizaintzei zuzendutako kurtsoak antolatzen dituzte. Era berean, graduazio-aurreko (Euskal Herriko Unibertsitatean) eta graduazio-osteko (Madrilgo Universidad Complutensen eta Rey Juan Carlos Unibertsitatetan) irakaskuntza ematen dute. Halaber, ikerketa lerro desberdinetan parte hartzen dute.

ZERGATIK AUKERATU REPRODUCCIÓN BILBAO?

  • Esperientzia handiko eta aintzatesiko ospea duten profesionala daudelako bai arlo nazionalean baita nazioartekoan lagundutako ugalketa arloan.
  • Teknologiarik aurreratuena duelako eskuragai, video-time-lapse (Embryoscope+™), ziurtasun bikoitza sistemak (Witness® RI Systems), kolore zitometroa (MACSQuant® Analyzer) barne.
  • Eguneroko arreta eskaintzen dugulako, 24 ordukoa, urteko egun guztietan.
  • Edozein tratamendua berehala has dezakezulako itxarote zerrendarik gabe.
  • Interesik gabeko finantzaketa eskaintzen dugulako, 12 hilabetararte.
  • Reproducción Bilbao Eusko Jaurlaritzak homologatutako zentroa delako eta bere emaitzak kanpoko agentziak ikuskatuta daudelako.
  • Reproducción Bilbao Euskadiko eta inguruko erkidegoko Espainiako Ekonomia eta Lehia Ministerioak (MINECO) izendatu duen ETE berritzaile bakarra delako.
  • Reproducción Bilbao zentroak, ISO 9001 ziurtagiria lagundutako giza ugalketan gune integralez lortu duelako.
  • Reproducción Bilbao zentroan haurdunaldi-ebolutiboen tasak Espainian SEF argitaratu dituenak baino altuagoak direlako eta haurdunaldi anitzkoitz tasarik baxuena duelako.