Izendapen Medikua

Hasiera / Izendapen Medikua

Abortua
Haurdunaldiaren etena umekiaren bizigarritasuna heldu aurretik. Bizigarritasun muga haurdunaldiaren 20. astean edo umekiaren 500 g.ko pisuan kokatzen da.

Antisorgailu baliabideak
Baliabide desberdinak daude haurdunaldia ekiditeko. Baliabide hormonalak, hezi metodoak, umetoki-barneko dispositiboak, eta behin-betirako baliabideak. Bata edo beste ahokatzeko orduan eraginkortasun teorikoa eta benetazkoa, kontraindikazio medikuak eta emakumearen nahiak kontuan izan behar ditugu.

Antzutasuna (MOE)
Hamabi hilabetetan haurdunaldia baten eza (sexu harremanak mantenduz antisorgailurik erabili gabe) ugalketa sistemaren eritasuna.

Azoospermia
Ezpermatozoideen eza hazi isurketan. Azoospermia jariatzailea (espermatozoideen ekoizpen eza) edo oztopotzailea (ekoistutako espermatozoideen kanporatze eza) izan daiteke.

Basektomia
Deferente hodien ebakiera espermatozoideen kanporatzea ekiditeko eta, beraz, gizona antzutzeko.

Baso-basostomia
Basektomia baten itzulpena. Ugalkortasun gaitasuna bereskuratzeko erabili daitekeena.

Bitrifikazioa
Izozketa ultra-azkarra gametoak edo enbrioiak gordetzeko erabiltzen den prozedura.

Blastozisto
Ugalketa ondoren, enbrioiaren garapenean 4. eta 7. egun bitartean garatzen den estadioa. Fase honetan enbrioblasto (barneko zelulen multzoa) eta trofoblasto (kanpoko zelulak) bereizten dira. Izan ere, enbrioia fase honetan du endometrioan inplantatzeko gaitasuna.

Endometriosis
Eritasun onbera, endometrioa (umetokiaren barneko aldea estaltzen duen geruza) bere leku naturalean egoteaz aparte, beste toki ektopikoetan (obulutegietan, peritoneoan, bagina-uzki holtzean) kokatzen denean. Hamar emakumetik batek sufritu ahal dun eritasuna da eta ondoriolez dismenorrea (hilerokoarekin mina) eta antzutasuna izan ditzakegu.

Eritasun genetikoak
Era desberdinetako aldaketa genetikoetan oinarritzen diren eritasunak. Heredagarriak edo di novo izan daitezke.

Errepikatutako abortuak
3 edo abortu gehiago izan ezkero jarraian. Ikusi Posta

Ezarri (inplantazio) aurreko diagnostikoa
In vitro teknikak eta prozedura genetikoen bitartez enbrioien aukeraketa genetikoa. Azterketa genetikoa era desberdinetan egin daiteke (PCR, CGH, BGS) enbrioien garapen fase desberdinetan (3., 5. egunetan).
Aukeraketa genetikoaren helburua bikoitza izan daiteke. Alde batetik, eritasun heredagarrien transmisioa ekiditeko (PGT-D) edo, bestetik, akats kromosomikoak diagnostikatzeko (PGT-S).

Haurdunaldi anizkoitza
Enbrioi bat baino gehiago (2 gehienetan) garatzen den haurdunaldia. Haurdunaldi anizkoitza monozigotikoa (zigoto bakar batetik bi enbrioien garapena) edo dizigotikoa (zigoto 2tik enbrioi 2 garatzea) izan daiteke. Ugalketa naturalari dagokionez, heren bi dizigotikoak dira. Lagundutako ukalketan, haurdunaldi anizkoitz gehienak (%99) dizigotikoak dira, enbrioien transferentzia anizkoitzen ondorioz.

Hidrozele
Likidoz betetako poltsa barrabila inguratuz.

Hipermenorrea
Hilerokoaren luzapena (7 egun baino gehiago) edo hileroko odol galeraren gehikuntza (18 ml baino gehiago). Hilerokoaren sarritasuna ez da aldatzen.

In vitro Ernalkuntza
Obulutegitik obuluen erauzketa eta laborategian in vitro bitartez ernalkuntzen oinarritzen diren prozedurak. Ernalkuntza era desberdinetan egin daiteke: era klasikoan obuluak eta espermatozoideak bateratzen dira in vitro (FIV); bestalde, posiblea da espermatozoide bakoitza obulu baten banan-banan sartzea (ICSI). Ernalkuntza ondoren, enbrioaren aukeraketa erizipide morfozinetikoetan edo genetikoetan oinarritu daiteke, umetokira transferitu aurretik.

Kriptorkidia
Barrabilaren jaitsieraren eza (eskrotora).

Marka genetikoa
Marka genetikoa (imprinting) dela eta gene batzuen adierazpena azaldu daiteke ala ez aldaketa epigenetikoak direla eta (naiz eta geneen sekuentzia ez aldatu).

Meiosis
Zelula haploideen (23 kromosomadunak) ekoizpen prozedura zatiketa zelularra berezi baten ondorioz. Meiosis funtsezkoa da ugalketa sexualean: zelula diploidetatik (46 kromosoma) gametoen ekoizpenak izaki diploide berri baten sorrera ekartzen du.

Menopausia
Hilerokoen etena obulutegietako folikuluen amaieraren ondorioz. Menopuasiaren bataz-besteko adina 51 urtekoa da.

Menopausia goiztiarra
Menopausia emakumeak 40 urte bete aurretik gertatzen denean.

Mioma
Sinonimia: fibroma, leiomioma. Umetokian miometriotik sortutako tumore onbera. Emakumearen aparato genitalean sortutako tumore onbera sarriena da. Mioma azpimukosoa (barrunbean garatzen dena), intramurala (horman bertan garatzen dena) edo azpiserosoa (kanporatz garatzen dena) izan daiteke. Era berean, mioma sintoma-gabekoa izan daiteke, baina batzutan sintomak ager daitezke (mina eta hipermenorrea, besteak beste). Tratamendua emakumearen sintomak, haurdun-nahiak eta adinaren arabera desberdina izan daiteke.

Mosaizismo
Izaki batek (enbrioi, umeki edo gizaki) zelulak desberdinak dituenean ikuspegi genetiko batetik.

Obuluen gordeketa
Obuluen erauzketa eta gordeketa (izozketa prozedura erabiliz) etorkizuenan hardunaldi bat lortzeko gaitasuna mantentzeko. Obuluen gordeketa arrazoi medikuengatik erabili daiteke (antzutasun sor dezakeen tratamendu bat jaso aurretik) edo etorkizunean haurdunaldi bat lortzeko gaitasuna mantentzeko.

Obulutegien erreserba baxua
Sinonimia: obulutegien ezkutatutako ezintasuna.
Obulutegien dauden folikulu antralen eskasia emakumearen adinaren arabera. Egoera honek ez du adierazten obulaziorik dagoen ala ez. Beraz posiblea litzateke haurdunaldia lortzea ugalketa naturalean. Baina, lagundutako ugalketa behar izan ezkero, obulutegien erantzuna estimulazioari eskasa litzateke.

Obulutegiko kiste konplikatua
Obulutegietan kisteak sortu ahal dira (likidoz betetako egiturak). Batzutan, kisteak haustu edo bihurtu egin ahal dira mina eta beste konplikazio batzuk sortaraziz..

Obulutegiko hiperestimulazio sindromea
Obulutegiko hiperestimulazio kontrolatu baten prozesu baten, HCG hormonak (Human Chorionic Gonadotrophin) sortarazi ahal duen prozesua. Kasu hauetan obulutegien neurria haunditzen da eta beste konplikazioen artean likidoa biltzen da sabelean. Larritasun desberdinetakoa izan ahal da eta goiztiarra (HCG exogenoa emanda) edo berantiarra (HCG endogenoa ekoiztutakoa )izan daiteke.

Peritonitis
Peritoneaon garatzen den inflamazioa. Inflamazioa infekzio baten ondorioa izan daiteke. Kasu hauetan jatorria hesteetan (apendizitis, dibertikulitis, pankreatitis, etab.) edo berneko genitaletan (eritasun inflamatorio pelbikoa, salpingitis) kokatu daiteke. Batzutan inflamazioak ez du jatorri infekziosorik. Besteak beste, hemoperitoneo, haurdunaldi ektopiko baten haustura, hesteen hausturak probokatu ahal dute infekzio-gabeko peritonitis bat.

Polimerase chain reaction (PCR)
DNA zati baten ugalketa eta anplifikazioa lortzeko erabiltzen den prozedura teknologiko molekularra.