Haurduntzea nahi dut

Hasiera / Haurduntzea nahi dut

Naiz eta batzutan kontrakoa pentsatu, babes gabeko sexu-harremanez haurdunaldia lortzeko itxuraz ugalkortasun arazo ezarekin aukerak %20koak baxuagoak gara zikloko. Gainera, emakumeak 35 urte baino gehiago izan ezkero aukerak murrizten dira. Orokorrean, bikote gazteen artean, %60-70k lortuko du haurduntzea babes gabeko sexu harremanak 6 hilabeteko epe batean. Ehunekoa %80ra igoko da urte osoa betetzerakoan. Beraz, sarri ugalketa naturalen bitartez hardunaldia lortzeko egonarria beharrezkoa da.

Ondorioz, bikote batek lortzen ez ba du haurduntzea urte oso batean babes- gabeko sexu harremanak edukiz gero, komenigarria da lagundutako espezialista batengana joatea. Kontsulta egiteak ez du adierazten bikotea antzua denik; aldiz, hardun aukerak urriagoak direla baizik eta proba diagnostikoak egitea komenigarria litzatekela.

Hala ere, egoera batzutan gure aholkua epe laburragoan espezialistarengana joatea da. Adibidez, emakumeak 35 urte baino gehiago ba ditu, komenigarria da 6 hilabetetan haurdunaldia lortu ezean kontsulta eskatzea. Egoera hauetan denbora ez galtzea oso eraginkorra da.

Halaber, emakumeak endometriosis diagnostikoa ba du, patologia ginekologiko batzuk ba ditu aurrekarien artean (obulutegiko kisteak, eritasun ginekologiko infekziosoak)  edo patologia kirurgikoak izan ba ditu (konplikatutako apendizitis baten ostean peritonitis bat izan ezkero, adibidez) komenigarria da epe laburrean espezialista bateri kontsulta eskatzea.

Gizonari dagokionez, bere ugalkortasunean eragina izan ahal duten tratamenduak jaso ba ditu (kimioterapia, erradioterapia, barrabiletako ebakuntzak, bestak beste) ez du sentsurik urte oso bat itxarotea neurriak hartu aurretik eta, beraz, komenigarria litzateke epe laburrean kontsulta eskatzea.

Halaber, familian eritasun genetikoak, errepikatutako abortuak, edo menopausia goiztiarraren aurrekariak izan ezkero espezialistari kontsulta goiztiarragoa egitea komenigarria da.

Lehenengo kontsulta eskatu ahal duzu telefonoz edo web-orrialdeko gune pribatuan.

Reproducción Bilbao zentroan lehenengo bisita beti informatzailea (doakoa) eta, gutxienez, ordubetekoa da.  Bikotea etortzea aholkatzen dugu.

Kontsulta horretan bikotearen azterketa zehatza burutzen da. Eta aurretik egindako proba diagnostikoak eta tratamenduak kontuan hartzen dira. Beraz komenigarria da aipatutako datuak kontsultara ekartzea, errepikapenak eta tratamendu atzerapenak ekiditeko. Aurkikuntzen arabera, gure zentroan bertan egin ditzakezun proba gehigarriak eskatu daitezke. Ondorioz, denbora eta dirua aurreztuz. Kontsulta ondoren mediku eta erizain bat izango dira zure kasuaren arduradun zuzenak eta kontsultatu egin ditzakezu edozein momentutan.

Bikotearen azterketa osoa amaitu ondoren (batzutan kontsulta bakar batean), tratamendu bat eskaintzeko moduan gaude, arrakasta aukerak emanez, aurrekontu zarratua eta konpromiso gabekoa eskainiz.

Bikotea, kanpokoa izango balitz, gure helburua bisiten kopurua murriztea da eta ikerketa diagnostiko osoa bisita batean amaitzen da gehienetan.

METER LOS VIDEOS CORRESPONDIENTES.

Arrakasta aukerak adierazterakoan, funtsezkoa da haurdunadi proba positiboak, haurdunaldiak eta jaioberri bat edukitzeko aukerak bereiztea. Haurdunaldi proba positibo guztiak ez dira haurdunaldiak bihurtzen eta haurunaldi guztiak ez dira egoki garatzen (abortuak direla medio adibidez).

Beraz, zentro batean lortutako haurdunaldien ondoriozko jaioberrien erregistro zehatzak baimentzen du benetako arrakasta aukerak ezagutzea.

Halaber, funtsezkoa da emakumeen adina jakitea eta haurdunaldi anizkoitzen portzentailak adieraztea

Ikus gure emaitzak.