Genetika eta Analisi Klinikoak

Hasiera / Genetika eta Analisi Klinikoak

MINBIZI ARRISKU GENETIKOA

MINBIZI ARRISKU GENETIKOA - Reproduccion Bilbao

Genetikan espezialistak zuzendutako minbizi ginekologiko eta bular minbizi arrisku genetiko unitatea daukagu. Arrisku onkologikoa ezagutzeak erabaki zuzenak hartzeko aukerak ematen digu.

ERAMAILE TESTA

ERAMAILE TESTA -Reproduccion Bilbao

100 haurretik batek, gurasoek eramaile diren, eritasun genetiko batekin jaioko da. Bikote baten kide biak mutazio azpiratzaile(*) baten eramaileak izan ezkero, %25ko arriskua izango dute haurrak eritasuna sufritzeko. Bestak beste, fibrosi kistikoa, talasemiak, gihar atrofia espinala eta giltzurrun-multikistiko forma batzuk sartzen dira sailkapen honetan.

(*) odol analisi baten bitartez posiblea da 200 eritasun baino gehiago probokatu ahal dituzten mutazioak identifikatzea. Eramaileak izan ezkero, informazioa osoa jasoko duzue transmisio arriskuari eta ekiditzeko aukereei buruzkoa.

AKATS KROMOSOMIKOEN TEST GENETIKOA

AKATS KROMOSOMIKOEN TEST GENETIKOA - Reproduccion Bilbao

Gaur egun posiblea da emakume haurdun baten odol analisi batekin umekiaren akats kromosomikoak diagnostikatzea (edo baztertzea).

Aipatutako analisia haurdunaldiaren 10. astetik aurrera egin daiteke eta trisomiak (Down sindromea, Edwards sindromea, Patau, sindromea, 16. trisomia, 22. trisomia) detektatzeko gai izateaz gain, sexu-kromosometako akatsak disgnostikatu egin ahal ditu (Turner, Klinefelter eta X-hiruko sindromeak barne). Horretaz gain kromosomen delekioak (zati-galerak) detektatu daitezke. DiGeorge sindromea (22q), katu-miaua sindromea (5p), 1p36 delekzioa, Prader-Willi sindromea, Angelman (15q) besteak beste detektatu daitezke.

Dena, amniozentesis eta korion-biopsia, proba inbaditzaileak eta beraien ondorioak ekidituz,

Haurdun ba zaude, eskatu kontsulta.

Eskatu Hitzordua Online