Bular Patologia

Hasiera / Bular Patologia

Bular azterketan, miaketa fisiko osoa gehi proba osagarri desberdinak, adin, aurrekari pertsonalak eta familiarren arabera, bular minbiziaren diagnostiko goiztiarra gauzatzeko sartzen dira.

Bular minbizia emakumeen artean sarrien diagnostikatzen den minbizia da. Zorionez, gehienetan egun fase goiztiar baten diagnostikatzen da eta, ondorioz, tratamendu ez hain oldarkorrak indikatu daitezke, baina, batez era, sendaketa aukerak gehitzen dira. Egia esan, hori da diagnostiko goiztiarraren helburu nagusia.

Bular minbiziaren diagnostiko goiztiarrari esker, sendaketa aukerak gehitzen dira. Egoera desberdinak direla medio, mamografia aholkatzen da adin batetik aurrera. Eta, proba osagarriak (ekografia, resonantzia nuklearra, besteak beste) egin daitezke.

Bular minbizia tratamendua diseinatzeko eta gauzatzeko orduan talde lana funtsezkoa da. Kirurgia kontserbatzailea egitea posible izango da kasu gehienetan (mastektomia ekidituz) (ginekologo eta kirurgia plastika espezialistaren lan koordinatu baten bitartez). Eta tratamendu osagarrietan, onkologo medikuak, onkologo erradioterapeutak, psikologoak parte hartuko dute lehen aipatutako talde-lana gauzatzeko.

Gure taldean, Kirurgia plastikan espezialistak ditugu pazienteei aukera desberdinak mahai gainean jartzeko. Halaber, Genetikan espezialistak ditugu bular minbizi eta beste minbizien arriskua aztertzeko.

Eskatu Hitzordua Online