Azterketa Ginekologikoa

Hasiera / Azterketa Ginekologikoa
Azterketa ginekologikoa - Reproduccion Bilbao

Azterketa ginekologikoa (bular azterketa barne) emakumearen osasuna zaintzeko eta eritasunen prebentzio edota diagnostiko goiztiarraren lortzeko zutabe nagusia da.

Izan ere, osasun azterketa bati buruz ari gara. Aipatutako osasun azterketa desberdina izan daiteke adinaren arabera (nerabezaroa, adin emankorra edo menopausia) edo egoera desberdinetan, besteak beste, hileroko aldaketak izan ezkero (mina, hileroko irregularrak), gernu arazoak edo minbizi aurrekariak eduki ezkero.

Bular patologiari dagokionez, azterketa fisikoa gehi diagnostiko goiztiarra burutzeko baliabide lagungarriak erabili ahal dira. Halaber, arrisku genetikoak identifikatu daitezke eta agertzekotan neurri prebentiboak hartu.

Osasun azterketa ginekologikoan adina eta ohitura sexualen arabera, antisorgailu baliabideei buruzko informazio emana sartzen da. Halaber, sexu harremanetan transmitutako eritasunen prebentzioa, (umetoki-lepoko minbizia sortarazi ahal duen giza-papiloma birusa barne)

Gainera, emakumeek ugalkortasuna mantentzeko dauden aukerei buruzko informazioa jasan ahal dute.

Eskatu Hitzordua Online