
Lehenengo Bisita
Guztiz Doan
Gure instalazio berriek, gure talde medikoak eta teknologiaren abangoardian dagoen laborategiak familia bat osatzeko duzuen ametsa betetzen lagunduko dizuete.
- Reproducción Bilbao-n, gure espezialistei egiten zaien lehenengo bisita doakoa da erabat, inolako konpromisorik gabe.
- Lehenengo bisitatik aurrera, espezialista kliniko bat eta erizain bat izango dira zuen kasuaren zuzeneko arduradunak, eta kontsulta egin ahal izango diezue hemen.
- Ebaluazio diagnostikoa egin ondoren (azterketa ginekologikoa eta andrologikoa barne, lehenengo bisitan edo bigarren bisita gehigarri batean), tratamendu bat eskaini ahal izango dugu arrakasta-aukerak handitzeko, eta aurrekontu itxi bat eskainiko dugu, konpromisorik gabe eta 6 hilabeterako balioarekin.
Tratamenduak

Umetoki barneko intseminazioa
Umetoki barneko intseminazioak ugalketa naturala antzeratzen du, eta emakumearen umetokian espermatozoide mugikorren kantitate jakin bat ipintzean datza. Era horretan, emakumeak obulatutako obozitora (edo obozitoetara) iristeko aukera errazten da, ernalketa Falopioren tronpan gerta dadin, ugalketa naturalean bezalaxe.
- Tratamendu sinplea da, eta ez da behar ebakuntza kirurgikorik, ezta atsedenaldirik ere.

In vitro ernalketa
In vitro ernalketa (IVE) obozito bat laborategian (in vitro) ernaltzean datza. Horretarako, hainbat prozedura erabiltzen dira (hala nola IVE konbentzionala eta ICSI) eta emaitzazko enbrioia umetokiaren barrura transferitzen da. IVEaren ondoriozko aldagai guztiak lantzen dira (semen propioa edo emailearena erabiltzea, obozito propioak edo emailearenak erabiltzea edota enbrioien diagnostiko genetiko bat egitea).
- Obulutegien estimulazioa
- Obuluen lorpena
- Ernalketa
- Umetoki barneko transferentzia

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
Ezarpenaren aurreko Diagnostiko Genetikoa (EADG) enbrioien azterketa genetikoa egiteko prozedura da, eta alterazio genetikoak detektatzea eta alterazio kromosomikoak diagnostikatzea du helburu.
Aurretik, in vitro ernalketa (IVE) egin behar da, enbrioiak lortzeko. Ondoren, enbrioi horien biopsia egiten da garapenaren hirugarren egunean (blastomero baten –hots, gutxienez 6 zelula dituen enbrioi baten zelula baten– biopsia) edota bosgarren egunean (blastozisto baten trofoektodermoaren biopsia).

Obozito-ematea
Zenbaitetan, pazientearen obulutegiek ez dute obulurik edo kalitate txarrekoak dituzte, eta emaile baten obuluak erabiltzea gomendatzen da. Laguntza bidezko ugalketako prozeduren artean arrakasta-tasarik (emaitzarik) onenak dituena da, eta, gainera, pazientearen adinak ez du arrakasta murrizten.
Obulu-emaileen hautaketa:
- Legeria
- Osasun-azterketa
- Azterketa genetikoa
- Azterketa psikologikoa
- Tratamendua

Enbrioien bitrifikazioa
Bitrifikazioaren teknika enbrioiei ez ezik, obozitoei ere aplika dakieke. Obozitoak izoztea ezinezkoa zen lehen. Izan ere, kristalak sortzen ziren zeluletan, eta suntsitu egiten ziren.
Obozitoen bitrifikazioa hainbat egoeratan aplika daiteke:
- Arrazoi sozial zein medikoengatik etorkizunean haurdun geratzeko aukerak gorde nahi dituzten emakumeen kasuan.
- Halaber, in vitro ernalketako prozesu batean erantzun obariko txikia duten emakumeek obozitoak metatzeko aplika daiteke.

Testikuluetako biopsia
Zenbaitetan, gizonezkoak azoospermia izan dezake (eiakulatutako semenean espermatozoide bideragarririk ez izatea). Azoospermia hori jariatzailea (produkziorik eza) edo buxatzailea (sortutako espermatozoideak kanporatzeko ezintasuna) izan daiteke.
Azoospermia jariatzailea erabatekoa edo partziala izan daiteke. Bereizketa testikuluetako biopsia baten bidez egin daiteke. Erabatekoa bada, emailearen semena erabili beharko da. Partziala bada, berriz, gizonezkoaren testikuluetako espermatozoideak erabil daitezke, emailearen beharrik gabe.
Ginekologia eta Obstetrizia
Gure helburu nagusia gure pazienteek haurdunaldia lortzea da.
Baina atsegin dugu, halaber, beste urrats bat egitea. Gure pazienteek umea izan eta besoetan hartzen duten arte egiten dugu haurdunaldiaren kontrola eta jarraipena.
Zure bizitzako unerik garrantzitsuena zaintzen dugu.
- Azterketa ginekologikoa
- Bularreko patologia
- Patologia zerbikala eta kolposkopia
- Haurdunaldia eta amatasuna
- Genetika eta analisi klinikoak
Askotan nahasi egiten dira antzutasun eta ernalezintasun terminoak.
Antzutasun diogunean, sexu-harremanak maiztasun normalarekin eta metodo antikontzeptiborik erabili gabe izan ondoren kontzebitzeko ezintasuna adierazi nahi dugu.
Ernalezintasunak, berriz, haurdunaldi bat burutzeko ezintasuna adierazten du. Askotan haurdun geratzea lortzen bada ere, umea ez da jaiotzen, hainbat arrazoi direla eta.
.
Babestu gabeko sexu-harremanak 12 hilabetetan izan ondoren haurdunaldia lortzen ez bada, komeni da bikotearen ebaluazio bat egitea, haurdun ez geratzeko arrazoia emakumearekin, gizonarekin edo, kasu gehienetan gertatzen den bezala, biekin lotuta dagoen egiaztatzeko. Sin embargo, en ciertos casos, el plazo para iniciar una evaluación diagnóstica y, en su caso, un eventual tratamiento debe ser más corto. Si existen antecedentes de intervenciones abdominales, endometriosis o de infecciones genitales internas en la mujer, si la edad es avanzada (38 años o más) o si el varón presenta antecedentes de problemas u operaciones en el aparato genital, es conveniente no esperar más de 6 meses para iniciar un estudio.
Bai. Haurdun modu naturalean geratzeko aukera gutxiago badaude ere, ez da baztertu behar inondik ere. Gainera, laguntza bidezko ugalketa aliatu handia da kasu horietan.
Horri buruzko indarreko araudirik ez badago ere, muga orokor bat dago laguntza bidezko ugalketako kliniketan. Muga hori 50 urteko adinean kokatzen da emakumeen kasuan.
Bai. Reproducción Bilbao-n, zure tratamendua finantzatzen lagunduko dizugu.
Reproducción Bilbao-ra egiten den lehenengo bisita guztiz doakoa da. Horrez gain, ugalkortasunaren azterketa osoa jasotzen da. Gure espezialistekin lehenengo bisita prestatzeko, harremanetarako formularioa bete behar duzu, besterik gabe.
Ginekologian eta Obstetrizian espezialistak
Gure Familia
“Estimado Gorka:
Soy XX, y te escribo este correo para daros las gracias por ayudarnos a tener a nuestra niña. Nació el día …. fue parto natural y pesó ….
Os mando unas fotos de ella con pocos días de vida, aún seguimos en…, pero en unos días queremos ir a … y que el resto de la familia conozca a nuestra hija, por cierto se llama XX, y es muy buena.”
“Egunon, buenos días.
Somos X y X. Estuvimos por primera vez esta semana en una primera consulta con Gorka y el resto del equipo.
Antes de nada, queremos daros las gracias por el trato humano recibido, así como las explicaciones y aclaraciones que nos disteis. Se agradece mucho en este proceso tan largo. Gracias!”
“Gorka;
…No tenemos manera de agradecerte lo felices que nos has hecho, sólo podemos concederte nuestro respeto y admiración profesional y cariño a nivel personal. Gracias por todo.”
